LUDOTEKAK IREKITZERA GOAZ!!\
\
Uda bukatu da eta kurtso hasierarekin batera, Azpeitiko Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak ateak irekitzera doaz. Irailaren 19an, astelehena, arratsaldeko 17.00etan irekiko dituzte.\
\
Hala ere, izen-emate epea irailaren 14tik 16era izango da, eguerdiko 14.00etatik arratsaldeko 19.00etara. Ikasturteko kuota 12€ izango da eta haurrek joango diren ludotekan eman beharko dute izena. \
\
Egunak adinaren arabera banatuko dituzte:\
\
- HH5, LH1 eta LH2ko haurrentzat astelehenetik asteazkenera egongo da irekita. Horietatik, gehienez, bi egunetan etortzeko aukera izango dute.\
- LH3, LH4, LH5 eta LH6ko haurrentzat ostegunetan eta ostiraletan egongo da irekita.\
\
ANIMATU eta BERTARATU, primeran pasako dugu!!\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide