Beste behin ere eskubideen defentsan aritzeagatik eskubide urraketa baten aurrean aurkitzen gara. Euskal presoek unibertsitatean ikasteko eskubidea aldarrikatzeko kontzentrazio baten ondorioz dator gaur Onintza Valverdek beste bost gazterekin batera Arabako Lurralde Auzitegian duen epaiketa.
\
\
Arkaikoa guztiz gaurko argazkia ere. Zentzugabekoa. Hainbat alditan esan dugun gisan bada garaia, guzti hau iragana izan dadin. Epaitegietarako joan etorriak amaitu daitezen. Presoen eskubideen bermea aldarrikatu beharrik egongo ez den testuingurua ireki dadin. Elkarbizitzarako garaia da. Zauriak isten joateko garaia da, ez berriak ireki eta daudenetan behatza sartzekoa.
\
\
Bakedun herria merezi dugu,memoria historikoa landua izango duena, eragindako min guztiak aitortuak eta erreparatuak izango dituena, etorkizuna aniztasunetik eraikitzeko gai izango dena,eta herritarrak oinarrian izango dituena.
\
\
Libre Dinamikak gaur 18:30etarako, epaiketa salatzeko deitu duen elkarretaratzearekin bat egiten du Azpeitiko EH Bilduk, eta nola ez epaitutako gazteari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide