Izarraitz I.E-ko sei igerilarik Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitzean hartuko dute parte

Zapatuan, irailaren 24an, III. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibarko Urbat I.K.E.-k antolatuta.\ \ Igerialdi luzeak 6.500 metro izango ditu eta 10:30ean hasiko da Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3.000 metrotako luzera izango du eta 11:30ean irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari daude izena emanda, Aitzol Agirregomezkorta, Leire Ceciaga, Alberto Circujano, Pablo Etxeberria, Iñaki Etxeberria eta Koldo Larrañaga. Horiez gain, badira zeharkaldian izena emanda dauden beste azpeitiar batzuk ere.\ \ Animo eta zorte on!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide