\
Aurreko asteko garaipen zoragarriaren ostean (Santutxu 0-3 Lagun Onak) dinamika berdinean jarraitu nahi dute Xuban Peñaren zuzendaritzapean dauden mutilek, eta horretarako aukera paregabea dute datorren zapatuan, hilaren 24an, 17:00etan eta Garmendipeko futbol zelai naturalean, Loiola Indautxu talde bizkaitarraren aurka.\
\
Hiru jardunaldi jokatu ostean, talde biek puntu berak dituzte, hiru hain zuzen ere, eta beheko postuetatik alde egitea dute helburu. Beraz, neurketa garrantzitsua da datorren jardunaldikoa.\
\
Preferenteak, igandean\
\
Igandean jokatuko dute preferente mailakoek asteko neurketa Urola talde gogorraren aurka, 17:30ean, Garmendipeko zelai artifizialean. Joan den asteburuan puntu bat lortu zuten eta hori \"ona\" izan dadin, oraingoan garaipena eskuratzea ezinbestekoa da.\
\
Zorte on guztiei. \
\
Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide