Tomateak enbotatzeko edo ontziratzeko tailerra emango du Ekaitz Agirre baserritarrak urriaren 11n, Gaztelekuan. Ikastaroa 18:00etan hasi eta 21:00ak aldean amaituko da. Denon artean poteetan sartutako tomatea denon artean banatuko da gero, eta mokadutxo batekin emango diogu saioari amaiera.\
\
Ikastaroaren gastuei aurre egiteko bost euroko laguntza eskatu zaie ordaintzea posible dutenei.\
\
Izena emateko, Gazte Informazio Bulegora (GIB) deitzea nahikoa izango da, 943157160 telefono zenbakira.\
\
Ikastaroa GIBak eta Elkar-ekinek antolatu dugu, elkarlanean.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide