'Likidoak', Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa

Juan Mari Ibarzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak likidoei buruzko argazki erakusketa antolatu du. Bertan ur edalontzi batean edo ur tantetan beha daitezkeen irudiak ikus ahal izango dira. Horrez gain, likidoek leherketa mota ezberdinen aurrean duten jokaera azalduko du Ibarzabalek.\ \ Argazki erakusketa Betharram aretoan izango da, eta urriaren 15etik urriaren 30era bitartean izango da zabalik.\ \ Erakusketari buruzko informazio gehiago Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean: http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/erakusketak/714-likidoak-juan-mari-ibarzabalen-argazki-erakusketa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide