Orain dela egun batzuk aurreratu bezala, iritsi da Errigoraren udazkeneko kanpaina Azpeitira ere. Errigorako otarreak Nafarroako Erriberako produktuekin osaturiko saskiak dira, 50 eurotan eskuratu daitezkeenak. Aterako diruaren %25a Nafarroako hegoaldeko euskararen normalizazioan laguntzeko izango da.\
\
Aurtengoan, gainera, bi saski ezberdin daude aukeran. Hala, bakoitzak bere gustuen arabera nahi duena eskatzeko aukera izango du. Saskia sarean eskatzeko aukera ere badago, helbide honetan: https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria\
\
Azpeitian azaroaren 8a bitarte izango da saskia eskatzeko aukera honako txokoetan:\
\
Orkatz\
\
Korrale\
\
Etxe-zuri\
\
Sanagustin\
\
Izaro taberna\
\
Azpeitiko Elkargunea\
\
Baigera\
\
Gazte Informazio Bulegoa\
\
Ikasberri ikastola\
\
Iraurgi ikastetxea\
\
Udal Euskaltegia\
\
SASKI BELTZA, PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:\
\
Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)\
\
Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)\
\
Potxak (Maria Jesus)\
\
Melokotoi-marmelada (Pedro Luis)\
\
Arbendolak (Ntra. Sra. del Rosario)\
\
Borraja ekologikoa (La Churta)\
\
Pikillo-piper mamia (Pedro Luis)\
\
Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)\
\
Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)\
\
Melokotoia almibarrean (Almanaque)\
\
Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)\
\
Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)\
\
Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)\
\
SASKI ZURIA, PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:\
\
Txokolatezko gutiziak (Urrutia)\
\
Pasta ekologikoa (Martinelli)\
\
Arroza (El Alcaraván)\
\
Polboroiak edo teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante)\
\
Madaria almibarrean (Almanaque)\
\
Eskalibada (Almanaque)\
\
Pikillo-saltsa (Maria Jesus)\
\
Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)\
\
Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)\
\
Melokotoia almibarrean (Almanaque)\
\
Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)\
\
Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)\
\
Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide