Hil honetan zerbait atzeratuta ibili gara, baina hemen gara gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Iraileko gaia \"jaiak edo jai giroa\" genuen eta ikusi diren argazkiak kontuan izanik gure elkarteko kideak aurtengo hainbat jaietan ederki ibili direla nabari da.\
\
Argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Alberto Beloki eta hirugarren Iñaki Etxenagusia.\
\
Beti bezala, lehen hiru argazkiak Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.\
http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/argazkiak/argazkiak-jai-giroa
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide