Presoen eskubideen aldeko bi ekimen egingo ditu Azpeitiko Sarek datozen egunetan

Ostiralean, urriaren 28an, azken ostiraletako ohiko elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek, 19:00etan, plazan. Bertan, urriaren 15ean preso gaixoen askatasuna eskatzeko Donostian egindako manifestazioaren balorazioa eta hurrengo asterako Sarek antolatu duen batzar irekiaren xehetasunak emango dira. \ \ Azaroaren 5ean izango da batzarra, Sindikatu Zaharrean, 11:00etan hasita. Bertan, herritarren ekarpenak jaso nahi ditu Azpeitiko Sarek, ikasturte honetako plangintza zehazteko asmoz. Azpeitiko Saretik, batzar horren garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta herritar orori bertan parte hartzeko eskatu nahi diegu.\ \ Denon artean lortuko dugu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide