Herriko talde eta eremu ezberdinetatik babes zabala jaso du azaroaren 19ko manifestazioak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko aza. 2a, 13:25

Azken asteotan herriko talde ezberdinekin jarri gara harremanetan, azaroaren 19ko manifestaziora begira prestatu genuen manifestua aurkeztu eta babesa bilatu asmoz. Asko izan dira beraien taldeetan manifestuaren puntuak eztabaidatu dituztenak, baita ekarpenak egin dizkigutenak ere. Gehienek manifestua sinatzea erabaki dute, baina izan dira ezezkoa erabaki dutenak ere. Gure aldetik, guzti-guztiei eskertu nahi diegu manifestua eztabaidatu izana bera.\ \ Hauek dira momentuz manifestuarekin bat egiten duten Azpeitiko talde eta eremuak:\ \ Erniarraitz Bertsozale Elkartea\ \ Napar Zuzterrak\ \ Paradisu Zinema Zinekluba\ \ Khamar Sahararen Aldeko Taldea\ \ Haujijijai Festa Batzordea\ \ Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea\ \ ELA Sindikatua\ \ LAB Sindikatua\ \ CNT Sindikatua\ \ Urrestillako Festa Batzordea\ \ Gaztetxea\ \ Ernai\ \ Baigera\ \ Orkatz Kultur Elkartea\ \ Lasao, Nuarbe, Loiola, Matxinbenta eta Elosiagako auzo alkateak\ \ Antxieta Arkeologi Taldea\ \ Kantu-Jirako taldea\ \ Natul Euskara Elkartea\ \ Oñatz Talde Animalista\ \ Xanjuandei Auzolanean auzo elkartea\ \ Lagun Onak Mendi Bazkuna\ \ Piztu, energia burujabetzarako lantaldea\ \ Elkar-ekin\ \ Lapatx eta Elosiaga inguruko bizilagunak.\ \ Manifestuaren laburpena da, berriz, jarraian datorrena:\ \ LAPATXEN ITXIERA:\ \ Bertan sortzen diren metanoak eta lixibatuek ingurumenari zein izaki bizidunen osasunari kalte nabarmenak sortzen dizkie zabortegi honek.\ \ Zabortegiak sortzen duen kiratsa jasan behar dugu herritar guztiok, eta modu nabarmenean zabortegi inguruan bizi direnek.\ \ ERRAUSKAILUA GELDITZEA:\ \ Errauste planten inguruan bizi diren herritarren artean gaixotasun ezberdinak izateko arriskua hazi egiten dela ziurtatzen dute mediku askok oinarri zientifikoen gainean egindako ikerketek. Ingurumenean ere kalte nabarmenak eragiten ditu hondakinen errausteak.\ \ Guretzat nahi ez duguna ez dugu Zubieta inguruko herritarrentzat nahi.\ \ AZPEITIAN HONDAKINAK BILTZEKO SISTEMA ERAGINKOR BAT EZARTZEA:\ \ Epe motz eta zehatz batean hondakinak gaika biltzeko sistema eraginkor bat ezartzeko eskaera luzatzen dugu, zeinak hondakinen %80 baino gehiago birziklatzera iritsi beharko lukeen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide