Orain dela aste batzuk aurreratu genuenez, Azpeitiko puntu askotan eskatu daitezke Errigorako saskiak. Asko izan dira jada beraien saskia eskatzera hurbildu diren herritarrak, baina oraindik garaiz dabiltza eskatzeko asmotan diren baina oraindik eskatu ez duten horiek ere.\
\
Aurtengoan, gainera, bi saski ezberdin daude aukeran. Hala, bakoitzak bere gustuen arabera nahi duena eskatzeko aukera izango du. Saskia sarean eskatzeko aukera ere badago, helbide honetan: https://www.errigora.eus/egin-zure-eskaria\
\
Azpeitian datorren azaroaren 8a bitarte izango da saskia eskatzeko aukera honako txokoetan:\
\
Orkatz\
\
Korrale\
\
Etxe-Zuri\
\
Sanagustin\
\
Izaro taberna\
\
Azpeitiko Elkargunea\
\
Baigera\
\
Gazte Informazio Bulegoa\
\
Ikasberri ikastola\
\
Iraurgi ikastetxea\
\
Udal Euskaltegia\
\
SASKI BELTZA, PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:\
\
Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo edo La casa del aceite)\
\
Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)\
\
Potxak (Maria Jesus)\
\
Melokotoi-marmelada (Pedro Luis)\
\
Arbendolak (Ntra. Sra. del Rosario)\
\
Borraja ekologikoa (La Churta)\
\
Pikillo-piper mamia (Pedro Luis)\
\
Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)\
\
Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)\
\
Melokotoia almibarrean (Almanaque)\
\
Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)\
\
Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)\
\
Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)\
\
SASKI ZURIA, PRODUKTUAK ETA EKOIZLEAK:\
\
Txokolatezko gutiziak (Urrutia)\
\
Pasta ekologikoa (Martinelli)\
\
Arroza (El Alcaraván)\
\
Polboroiak edo teilak (El Molinero edo Monasterio de Cascante)\
\
Madaria almibarrean (Almanaque)\
\
Eskalibada (Almanaque)\
\
Pikillo-saltsa (Maria Jesus)\
\
Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)\
\
Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)\
\
Melokotoia almibarrean (Almanaque)\
\
Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)\
\
Pikillo-piper osoak (El Escolar edo Iturri)\
\
Zainzuri estra lodiak (Iturri edo El Agricultor)
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide