Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte: Azkoitin eta Azpeitin izango dira jardunaldiak.\
\
Datorren zapatuan, azaroak 5, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek Azkoitiko Zubiaurre Igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminen kasuan, denboraldiko 1. jardunaldia izango da eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak burutuz:\
\
• 2008. urtean jaiotakoak, 50 metro bizkar.\
• 2007. urtean jaiotakoak, 100 metro bizkar.\
• 2006. urtean jaiotako mutilek, 100 metro bizkar eta 50 metro bular.\
• 2006. urtena jaiotako neskak, 200 metreo bizkar eta 50 metro bular.\
• 2005. urtean jaiotako mutilak, 200 metro bizkar eta 50 metro bular.\
Horiez gain erreleboak ere lehiatuko dituzte gure igerilariek.\
\
Bestalde eta zapatuan baita ere, Azpeitiko Udal igerilekuan alebinek Ligako bigarren jardunaldia izango dute. Alebinek honako probak egingo dituzte:\
\
• 200 metro bizkar.\
• 100 metro bular.\
• 8x50 metro libre (erreleboetan).\
\
Entrenatzaileak ari dira bi jardunaldietan parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten.\
Bi txapelketak arratsaldeko 16:00tan hasiko direnez, Azkoitira joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:45an gelditzea erabaki da, honela, Azkoitira 15:00tako iritsiko dira igerilariak. Alebinen kasuan, 15:00tarako igerilekura agertzea nahikoa izango da.\
\
Txapelketaren gertutasuna kontutan izanik, Azkoitirako desplazamendua kotxez egingo da, eta honetarako gurasoen laguntza eskertuko da.\
\
Alebinen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.\
\
Zorte on eta disfrutatu!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide