Beste urte batez hasiak gara Azpeitiko San Silbestre lasterketaren antolaketan. Jada izena eman daiteke kirolprobak.com orrialdearen bidez, helbide honetan: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1699. Beste urte batez, urtea festa giroan eta kirolarekin gozatuz amaitzea nahiko genuke. Batzuk erlojuari begira egingo dituzue ibilbidearen 6 kilometroak, beste batzuk konformatuko zarete amaitzearekin; garrantzitsuena lasterketaren inguruan, denon artean, sortzen dugun giroa da. Beraz, hasi zaitezte hankak mugitzen eta ez utzi biharko gaur egin dezakezuena.\
\
Aurreko urteetan bezala, aurten ere hainbat lasterketa izango ditugu:\
\
Eskolarrak: 10:00\
\
Lasterketa irekia: 11:00\
\
Patinen lasterketa: 11:15\
\
Lasterketa nagusia: 12:00
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide