Lapatxen itxiera eta hondakinak biltzeko sistema berria mintzagai izango dira gaur Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko aza. 9a, 09:00

Elkar-ekinek eta Lapatx zein Elosiaga inguruko bizilagunek antolatutako kanpainaren baitan, mahai-inguru interesgarria izango da gaur, asteazkena, 19:00etan Sanagustin kulturgunean.\ \ Itsaso Beitia izango da hitza hartzen aurrena. Arrasate Zero Zabor taldeko kideak hango esperientzia azalduko du, sistema berriaren ezarpena eta emaitzak azalduta. Azpeitian antzeko sistema jartzera doazela-eta interesgarria ikusi dugu bertako esperientzia lehen eskutik ezagutzea.\ \ Ondoren Aitor Bereziartua Azpeitiko udaleko hautetsiak hartuko du hitza, Lapatxen itxieraz eta Azpeitian ezartzekoak diren sistema berriaz hitz egingo duelarik. Berarekin batera Orkatz Goenaga mankomunitateko teknikariak hitz egingo du, azken honek sistema berriaren inguruko zehaztasun teknikoak emango dituelarik.\ \ Gogora ekarri nahi dugu azaroaren 19an manifestazio handi bat egin nahi dugula Azpeitian, hondakinen kudeaketa egoki baten alde.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide