Edurne Saenz de Samaniegorentzat izan da Bertanen urriko zozketaren saria

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak hilero zozketatzen duen bi lagunentzako afariaren irabazle berri bat jakinarazi du. Zehazki, urrian Bertan txartelarekin erosketak egin zituzten bezeroen artean zozketaturikoa. Irabazlea Edurne Saenz de Samaniego izan da, Yuritz oinetakoak dendan eginiko erosketagatik. Zorionak! Pastorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du, Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa horihilero errepikatzen denez, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere. Gainera, Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabete atzeratzeko aukera ematen du, inolako interesik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxak Azpeitian duen bulegoan egin dezake, Foru Ibilbideko 10. zenbakian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide