Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu igerilariek Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan Neguko Ligako bigarren jardunaldia izan zuten joan den zapatuan.\
\
Eibarko jardunaldian Maider Etxezabalek, Ainhoa Goenagak, Ander Etxabek, Jone Goenagak, Nerea Berasategik, Ixak Gesalagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte. Angela Ocio baja izan zen azken momentuan.\
\
Entrenatzaileak ligako jardunaldi hauek test bezala hartzen ditu eta, orokorrean, denbora onak egiten ari dira taldeko igerilariak. Laster, txapelketa garrantzitsuak iritsiko dira. Neskak Euskal Herriko Kluben Kopan ariko dira eta mutilak, berriz, Gipuzkoako Kluben Kopan; eta, bide horretatik segituz gero, emaitza onak lortuko dituzte Izarraitzeko igerilariek.\
\
Zapatuko jardunaldiko konturik aipagarrienak honako hauek izan ziren; 15 marka pertsonal, eta Ander Etxaberen debuta junior mailan. \
\
Zorionak eta segi bide horretatik!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide