Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol departamentuak, Etorkizuneko kirolariekin batera Talentuzko kirolariak izendatu zituen azaroaren 3an. Talentuzko kirolarien artean, gure taldeko Oihana Goenaga dago. Iazko denboraldiko emaitzei esker lortu du izendapena eta, horrek, lanean gogoz eta gogor jarraitzeko motibazioa emango dio.\
\
Zorionak, Oihana!\
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide