Zubietako bizilagunek euren pankartarekin hartuko dute parte zapatuko manifestazioan

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko aza. 16a, 10:37

Aste honetan bertan jakin dugu Zubietako hainbat herritar ere parte hartzekoak direla zapatuan, azaroaren 19an, Azpeitian izango den mobilizazioan. Manifestazioarekin hondakinen kudeaketa egoki bati bultzada eman nahi zaio, eta horretarako Lapatx ixtea, erraustegia gelditzea eta Azpeitian hondakinak biltzeko sistema eraginkor bat ezartzea eskatzen ditu, besteak beste.\ \ Zubietarrek gertu-gertu bizi dute errauskailuaren mehatxua, eta azken urteotan mobilizazio andana egin dituzte azpiegitura handi horren aurka. Erraustegiak beraien bizitzetan sekulako eragina izango duelako, besteak beste.\ \ Aste honetan telefonoz deitu digute Zubietako hainbat herritarrek, eta manifestazioan parte hartzeko nahia agertu digute. Hala, \"Zubietarrok erraustegiari ez!\" pankartarekin etortzeko asmo erakutsi dute.\ \ Mobilizazioak Herriko talde eta eremu askoren babesa jaso du azken asteotan. 18:30ean abiatuko da plazatik, eta Elkar-ekinek dei egiten die aldarriarekin bat egiten duten herritarrei manifestazioan parte har dezaten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide