Abian eztabaida prozesuak, datozen garaietan garatu beharreko estrategia independentista eraldatzailearen hezurdura marrazteaz gain, ezker abertzalearen birfundazioa agindu zuen, birkokatze estrategikoak eskatzen duen neurriko ezker abertzale berria osatze aldera. Abianek Sorturi pasa zion lekukoa horrela. Orain, Sorturi fase politikoa zehaztasunez definitu eta estrategia mamitzea dagokio, mobilizazio ziklo berria suspertzeko gakoak eta agenda proposatuz, eta horretarako kultura politiko eta jarduera-modu berritzaileak barneratuko dituen antolaketa eredua diseinatuz.\
\
Sorturen Birfundazio Kongresua Euskal Herriko testuinguruan eta burujabetzaren aldeko esparru luze zabalean ekarpena egiteko hausnarketa izan nahi du, baina ahaztu gabe, arrakasta izango badu, beste ezeren gainetik ezker abertzalearen kidegoa eta herrigintzan diharduten burujabetzaren aldeko sektore eraldatzaileak biltzeko eta artikulatzeko ariketa kolektibo erraldoia izan nahi duela.\
\
Abiapuntu hortatik, Sorturen Birfundazio Kongresurako prozesua martxan da, eta dagoeneko, aurkeztutako ponentzia bakarra (Zohardia) eta horri atxikita aurkeztutako zuzendaritza ekipoa bozkatzeko aukera dago, partehartu.sortu.eus webgunearen bidez. Bozkatzeko epea azaroaren 26ra arte luzatuko da.\
\
Hala ere, aurretik, ponentzia honen aurkezpena egingo digute ostiralean 19:00etan Sindikatu Zaharrean Jone Etxeberria eta Nuria Alzugarairek. Eta gero eztabaidatzeko tartea etorriko da. Azaroaren 23an 19:30ean Baigeran, hain zuzen ere. \
\
Prozesuaren inguruko informazio gehiago gaur Urola Kostako Hitzak argitaratu duen lotura duzue: \
http://urolakosta.hitza.eus/2016/11/16/sortuko-kideak-denok-gara-ezinbestekoak-parte-hartze-prozesu-honetan/
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide