Salgai dago Udal Musika Bandaren historia jasotzen duen liburua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda

Zapatuan aurkeztu genuen Eñaut Frantsesenak idatzi duen 150.urteurreneko liburua Sanagustin kulturgunean, eta gaur, Santa Zezilia eguna, liburua salgai jarri dugu honako hiru lekuetan:\ \ - Azpeitiko Udaleko kultura sailean (http://azpeitia.eus/index.php/eu/kultura/harremanetarako)\ - Belaetxe liburudendan Sanjuandegin (http://uztarria.eus/gida/belaetxe-liburudenda)\ - Eta Pittinka jostailu dendan Ildefonso Gurrutxagan (http://uztarria.eus/gida/pittinka)\ \ Liburua 5eurotan dago salgai, eta bertan Udal Musika Bandako zein Azpeitiko historia, istorioak eta argazki ugari aurkituko dituzue.\ \ Animatu erostera, liburuak benetan merezi du eta.\ \ Bide batez, zorionak musikari guztioi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide