Joan den zapatuan, abenduaren 3an, izan zuten Izarraitz elkarteko alebin igerilariek Alebinen Ligako hirugarren jardunaldia, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan.\
\
Honakoak izan ziren Azkoitian lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Nerea Urbieta (2005), Nora Uria (2005), Maier Lizarzaburu (2005), June Berasategi (2005), Iker Aizpuru (2004), Intza Odriozola (2004), Uxue Etxeberria (2004), Ilazki Odriozola (2004), Maialen Aiertza (2004), June Zubizarreta (2004), Leiane Lopetegi (2004), Alaia Juaristi (2004) eta Alazne Sudupe (2004). \
\
Azkoitiko jardunaldian, 200 metro libre eta 100 metro bizkar probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4x100 bular erreleboko proba ere izan zuten. Emaitza onak izan zituzten, oro har, Azkoitian. Zorionak bertara joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.\
\
Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Ligako hirugarren jardunaldia izan zuten zapatuan, Oñatiko igerilekuan.\
\
Oñatiko jardunaldian Maider Etxezabalek (1990), Pablo Etxeberriak (1997), Maialen Aizpuruk (2000), Eva Astigarragak (2000),Jone Goenagak (2001),Iñaki Etxeberriak (2001), Joanes Astigarragak (2001), Asier Ganzarainek (2001), Ixak Gesalagak (2001), Maialen Sudupek (2002) eta Maitane Goenagak (2002) hartu zuten parte.\
\
Entrenamendu gogorrak egiten ari dira denboraldi sasoi honetan, eta hori dena nabaritu egiten da lehiaketetan. Ondo aritu ziren eta aurrez zituzten denboren bueltan ibili ziren. Lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\
\
• 11 marka personal.\
• Klubeko errekor bat, Maitane Goenagak 50 metro bularren (14 urtekoetan eta absolutuetan). \
\
Zorionak eta segi lanean!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide