40 euro ordaindu, 50 euro eraman

Gaur, abenduak 12, hasiko da Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko erosketa bonoen salmenta. Elkarteko saltokietan erabili ahal izango diren erosketa bonoak jarriko dira herritarrentzat eskuragai, baina ez edonolako baldintzetan: 40 euro ordainduta, 50 euroko balioa duten erosketa bonoak lortu ahal izango dira.\ \ Hiru egun finkatu dira bonoak eskuratzeko, horietako lehena gaurkoa, XJ Auzolaneanen lokalean. Ondoren, bihar (abenduak 13, asteratea) udaletxe azpiko arkupean eta etzi (abenduak 14, asteazkena) Betharrametako erakusketa aretoan eskuratu ahal izango dira. Salmenta ordutegia 09:30etik 13:30era izango da hiru egun horietan. Edozein kasutan, bono kopurua mugatua izanik (300 denera) interesatuei azkar ibiltzea gomendatzen zaie. \ \ Pertsona bakoitzak bi bono erosi ahal izango ditu gehienez. Aukera bikaina bonoa opari moduan erabiltzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide