Urtarrilaren 14ko Bilboko manifestaziora autobusez joateko izena eman daiteke dagoeneko

Sarek, euskal presoek eta beren senide eta lagunek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzeko manifestazioa deitu du urtarrilaren 14rako Bilbon. 17:30ean abiatuko da manifestazio erraldoia Casillatik, eta Azpeitiko Saretik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Izaro, Pastorkua eta Orkatzen jarrita daude jada izen-emate orriak.\ \ ETAk armak utzi eta 5 urte beranduago, euskal preso, iheslari eta deportatuen egoerak bere horretan jarraitzen du.\ \ - Sakabanaketak eta urruntzeak jarraitzen dute, Azpeitiko presoen senide eta lagunek 3.085 km egin behar izaten dituzte asteburuero. Bisitetara bidean istripuak eragiten jarraitzen du sakabanaketak eta hildako 16 sende eta lagunen zerrenda beltza luzatzeko arriskua erreala da, asteburuero martxan jartzen delako errusiar eruleta. Etxartek ere Kuban jarraitzen du deportatuta, herrira itzuli ezinik.\ \ - Larri gaixo dauden 11 presok espetxean jarraitzen dute, beren gaitzarentzat beharrezkoak diren tratamenduak jasotzeko arazoekin. Kontsultak eta probak egiteko eskaria egitetik burutu arte denbora asko pasatzen da, horrek diagnostikoan eta tratamenduan eragin negatiboa duelarik.\ \ - Frantzian betetako zigorrak Espainiako zigorrei legeak agintzen duen moduan ez deskontatzeagatik, aske beharko luketen 7 pertsonak preso jarraitzen dute.\ \ - Isolamendu egoeran dituzte preso ugari eta salbuespenezko zigor bat beharko lukeen neurria ohikoa izan ohi da. Adibide gisa, Arantza Zulueta abokatua atxilotu zutenetik isolamenduan dago, 2 urte eta 8 hilabete.\ \ - Ikasteko eskubidea ere urratua izaten da maiz, eta zer esanik ez euskaraz ikasteko eskubidea.\ \ - Amatasunerako eta aitatasunerako eskubidea, komunikaziorako eskubidea ere urratua izaten dute maiz euskal presoek.\ \ Euskal presoen egoera herriko eragile eta norbanakoei azaltzen ari gara egunotan, eta eskubide urraketak salatzen dituztela adieraziz argazkiak ateratzen ari gara arloz arlo. Elkarlanean eta adostasunak bilatuz lortuko dugu egoera anker honi amaiera ematea.\ \ Giza eskubideak, Konponbidea, Bakea.\ Euskal Presoak Euskal Herrira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide