Zezen Beltz elkarteko kideek ere bat egin dute urtarrilaren 14ko manifestazioarekin

Zezen Beltz elkarteko kideek euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatzen dituztela adierazi eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestazio erraldoira joateko deia egin dute. Herriko eragile eta norbanako desberdinekin elkartzen ari gara eta herritarren artean adostasun handia aurkitzen ari gara, presoen egoerak ezin du bere horretan jarraitu. \ \ Dispertsioa #SalatzenDut\ Gaixo larriak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ 70 urtetik gorako presoak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\ Isolamendua #SalatzenDut\ Zigorren batuketa ez egiteagatik 7 preso ez askatzea #SalatzenDut\ \ Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ #U14Bilbora

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide