Gipuzkoako gomazko pala finala jokatuko dute Oier Alkortak eta Eneko Martijak ostiralean, Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia Ikasberri kirol elkartea 2016ko abe. 20a, 13:04

Datorren ostiralean, abenduaren 23an, 22 urte azpiko Gipuzkoako gomazko pala finala jokatuko dute Ikasberri Kirol Elkarteko Oier Alkortak eta Eneko Martijak. Norgehiagoka Urrestillako Txikuri frontoian jokatuko dute 20:00etan hasita, eta azpeitiarrek parez pare izango dituzte Realeko aurkariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide