Lagun Onak futbol taldeko jokalariek euskal presoek jasaten dituzten eskubide urraketak salatu dituzte, eta urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestazio erraldoira joatea errazteko beren partidak aldatzeko konpromisoa erakutsi digute. \
\
Azpeitiko Sareko kideok herriko hainbat eragile eta norbanakorekin elkartzen ari gara, eta herritarren artean adostasun handia aurkitzen ari gara: presoen egoerak ezin du bere horretan jarraitu.\
\
Dispertsioa #SalatzenDut\
Gaixo larriak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\
70 urtetik gorako presoak espetxean jarraitzea #SalatzenDut\
Isolamendua #SalatzenDut\
Zigorren batuketa ez egiteagatik 7 preso ez askatzea #SalatzenDut\
Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide