Zabalik da 'Azpeitia-Hazparne. 30urte. Bi herri pausoz pauso' egitasmoan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2017ko urt. 3a, 10:17

Dagoeneko izena eman daiteke 'Azpeitia-Hazparne. 30urte. Bi herri pausoz pauso' egitasmoan, eta izen-ematea zabalik izango da hilaren 12ra arte. Izen-ematea www.lagunonakmb.org webgunean edo Lagun Onak M.B-ren tabernan (Elizkalea 21) egin behar da.\ \ Urtarrilaren 14an jarriko da abian Azpeitia eta Hazparne oinez lotuko dituen sei ibilaldien egitasmoa, Azpeitia-Zarautz etaparekin. Lagun Onak Mendi Bazkunak Hazparneko lagunekin eta Udalarekin elkarlanean osatu dute egitasmoa, bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrenaren barruan.\ \ Urtarrilaren 14ko etapa, Azpeititik Zarautzekoa, 26 kilometrokoa da, eta honakoa izango da: Azpeitia - Zestoa - Oikia - Askizu - Zarautz. Azpeititik irten eta bidegorrian Iraetaraino joango dira. Ondoren Oikiara. Bertan, Oikiako Elkartean hamaiketakoa (salda ta pintxoa) egingo dute parte-hartzaileek. Berriro ibilian Artadi ingurutik Askizura joango dira, eta aurrerago Getariara. Santa Barbaratik Zarautzera joango dira. \ \ Ibilaldiari hasiera 08:00etan emango diote, Azpeitiko plazatik, eta 14:00- 14:30 inguruan Zarautzen izatea aurreikusten da. Ondoren, bi autobus izango da. Bat Azpeitira itzuliko da eta bestea Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora abiatuko da.\ \ Izena ematerakoan adierazi behar da zein autobusetan itzuliko den bakoitza. Azpeitira itzultzeko autobusa 2 euro ordaindu beharko da, eta Bilborako autobusa 4 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide