Hainbat mendizalek ere presoen egoera salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko urt. 4a, 10:29

Lagun Onak Mendi Bazkunak deituta, hainbat mendizalek urte berriari ongi etorria Erloko gailurretik eman zioten, eta bertan presoen egoera salatu eta urtarrilaren 14an Bilbora joateko deia egin zuten.\ \ Manifestaziora joateko autobuserako izen-emate orriak Izaro, Pastorkua eta Orkatz tabernetan daude. Autobusa 16:00etan irtengo da anbulatorio aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide