Axun Etxanizentzat izan da Bertanen abenduko zozketaren saria

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Abenduan zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu da eta Axun Etxaniz suertatu da irabazle, Igan etxeko gauzak dendan eginiko erosketagatik. Kiruri jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute hurrengo hilabeteetan ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide