Lagun Onak Mendi Bazkunak Azpeitia-Azkoitia-Azpeitia ibilaldia antolatu du datorren iganderako, hilaren 29rako. 10:00etan emango diote hasiera txangoari, Azpeitiko plazatik. Urreta igo ondoren, Izarraitz barrenetik zehar Azkoitira iritsiko dira, eta handik Azpeitira itzuliko dira Urola trenaren bidea zenetik. \
\
Otsailean, berriz, ipar eskia egingo dute lintzan. Horren inguruko informazio gehiago, honako loturan:\
http://www.lagunonakmb.org/eu/berriak/290-ipar-eskia-lintzan
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide