Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaile nafarrak 'Errefuxiatuak Grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia eskainiko dute otsailaren 15ean, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.\
\
Begoña Uharte ezaguna egin da azken aldian, Greziatik hainbat errefuxiatu zekartzala beste lagun batekin batera atxilotu zutelako. Amaiur Mendizabal, aldiz, Help-Na elkarteko kidea da, eta gertutik ezagutzen du Grezian dauden errefuxiatuen egoera.\
\
Elkar-ekinek antolatu duen hitzaldiaren asmoa da, besteak beste, errefuxiatuen gaia jorratuko duen lantaldea sortzea. Izan ere, hitzaldi horretatik abiatuta herrira begira gaiaren inguruko lanketa bat egitea da Elkar-ekinen nahia, beti ere herritarren artean horretarako gogoa dagoela ikusiz gero.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide