Datorren zapatuan, hilaren 4an, ikasleen 50 metrotako proben sariketako kanporaketak jokatuko dira Azpeitiko Udal igerilekuan. Bertan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.\
\
Eskualdeko egoitzan (Azpeitian), talde eta ikastetxe hauetako igerilariek hartuko dute parte: Legazpi, Bergara, Aloñamendi, Urbat, Zubiaurre, Izarraitz, Elgoibar H.I., San Bartolome, San Jose Ikastola, Santa Teresa, Almen Ikastola, Arimazuri, Arizmendi K.E., Arrasate H.E., Gazteluondo eta Kurtzebarri H.E.\
\
Igerilekua 15:00etan irekiko da, eta beroketak orduan hasiko dira. Txapelketa, berriz, 16:00etan.\
\
Lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuta, lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute, eta hurrengo seiek B finala, datorren asteburuan, Legazpin. \
\
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta beste behin beren esker ona adierazi nahi diote Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe \"ezinezkoa izango litzatekelako horrelako lehiaketak antolatzea\". Bestalde, Izarraitzek barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldeko txapelketa dela eta sortuko ditugun eragozpenengatik.\
\
Zorte on guztiei!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide