Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Argazki Elkarteak, urtero bezala, abian jarri du 12x12 barne argazki lehiaketa. Aurten, urtarrileko gaia 'mendia' zen, eta antolatzaileen hitzetan izugarrizko paisaiak ikusi ahal izan dituzte. Aurkeztutako irudi guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Alberto Beloki, bigarren postuan Iñigo Olarte eta hirugarren Iñaki Etxenagusia. \
\
Hiru argazki horiek ikusgai daude argazki elkartearen webgunean, honako lotura honetan: http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/12x12/773-argazkiak-mendiak
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide