Kaixo lagunok!\
\
Hilabete gutxiren buruan etorriko da aurten ere Amona Mantangorri Xanjuandeira. Baina horretarako mota askotako edukiz betetako festak antolatzea beharrezkoa da. Zeregin horri ekiteko asmoa dugu datorren astelehenean otsailaren 13an, XJren auzo-lokalean 21:00etan egingo dugun bilera irekian. \
\
Azken urteetan asko izan dira festak antolatzen parte hartu dutenak, apurka-apurka erreleboak izan dira, eta batzuek utzi ahala besteek hartu dituzte hartu beharreko ardurak. Orain arte lanean jardun duten guztien izerdiaren emaitza da gaur egun Sanjuandegiko festek duten izen ona. Baina hainbeste jenderi harrera egingo dieten festei eusteko lana gogotik egin beharra dago.\
\
Ardurak eta konpromiso mailak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke, baina festak aurrera ateratzeko lagun kopuru handia behar dugu; zenbaitek beren kasaka umeen eguna antolatzeko ardura hartzeko, beste zenbaitek bi astean behin bileretara etorri eta guztia lotzen laguntzeko, eta beste zenbaitek festen egunetan karpa eraikitzen laguntzeko, afaria zerbitzatzen laguntzeko, ekitaldiren batean aulkiak jartzen laguntzeko… Guztien beharra izango da aurten ere!\
\
Hori dela eta, dei egiten dizuegu festetan zeuen aletxoa jartzeko prest zaudeten guztioi datorren astelehenean, otsailaren 13an, bilerara agertu eta ahalik festarik txukunenak eta alaienak antolatzen laguntzeko.\
\
Bilera irekia:\
\
Non: Auzo-lokala (Igerilekuko eraikinean).\
Noiz: Otsailaren 13an, astelehenean, 21:00etan\
\
Xj Auzolanean
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide