Sare herritarrak, kezka handiz jaso du larriki gaixorik diren euskal presoen kopuruak izan duen okerrerako bilakaera. Eta azken astean jaso ditugun albisteek alarma gorri guztiak piztu dituzte.
\
\
- Ibon Iparragirre, oso larri gaixo dagoen Ondarroako presoa, 24 ordutan bi aldiz jipoitu dute beste preso batzuek. Aurrez ere antzeko gertaera gehiago jasan dituen arren, modulu gatazkatsuenean mantendu dute, beste euskal presoekin inolako harremanik gabe. Ibonek C-3 mailako Hiesa du eta burmuinaren ezker lobuluan orban bat sortu zaio, nerbio optikoa kaltetzen diona: ez da gai egunkariko azaleko titular bat irakurtzeko ere eta memoria galerak eta krisi epileptikoak ere eragiten dizkio.\
\
- Oier Gomez preso gasteiztarra bi hilabetez min handiekin eta zutik egoteko gai ez dela egon ondoren, eritetxera eraman zuten eta bertan tumore bat kendu diote bizkarrezur ondotik. Biopsiaren emaitzen zai daude, baina baliteke minbizia berriro ateratzea, duela hiru urte ere minbizia pasatu baitzuen.\
\
- Manu Azkarate tolosarra ere ospitaleratua izan da, isipula agertu zaiolako ultzeratua duen hankan. Ospitalean 9 orduz eduki zuten aulki batean eserita itxaroten, hori hankan duen ultzerarentzat oso kaltegarria izan arren.\
\
Azken hilabeteotan gai honek okerrera egin du. Esaterako:\
\
− 2 preso gehiago gehitu dira zerrenda beltz honetara, Manu Azkarate eta Joseba Borde. Guztira 12 preso dira larri gaixo daudenak, inoizko kopuru altuena, eta Oier Gomezen emaitzak jakitean zerrenda are gehiago luzatu liteke. \
\
− Aitzol Gogorza ere ospitalera eraman behar izan zuten.
\
\
− Jagoba Codori 2. gradua ukatu zioten.
\
\
Hauek egoera honen larritzearen adibide batzuk besterik ez dira, Guk kezka handiz jasotzen ditugu berri hauek. Ez baita ulergarria nazioarteko itunek, Mandela arauek, espainiar eta frantziar legediek... den-denek, larri gaixo diren presoek askatasunean izateko duten eskubidea azpimarratzea eta, aldiz, euskal presoen kasuan espetxean mantendu asmoz salbuespen neurriak erabiltzea. 'Larriki gaixo' eta 'kartzela' uztartu ezin diren bi termino izanda, pasatzen den egun bakoitzak preso bakoitzarentzako duen larritasunari, gaixotasunaren areagotzeari, egiten dio mesede.
\
\
Hori dela eta, espainiar eta frantziar gobernuei gizatasuna eskatu nahi diegu. Gizatasuna eta Justizia. Giza eskubideak errespetatu eta beraien legediak betetzen has daitezela berehala.
Eta hori lortzea euskal jendarte osoari dagokigu, norbanako nahiz agintari politikoei.
Pertsona bakar bat espetxean egoera horretan egotea onartezina bada, gero eta pertsona gehiago egoteak zer pentsatua eman behar liguke. Horregatik, hau salatzea eta herritar guztientzat eskubide guztien defentsa irmoa egitea jendartearen ardura da, guzti-guztiona eta gutariko bakoitzarena.
Guzti honegatik, Azpeitiko Sarek preso gaixoen askatasuna eskatzeko antolatu diren honako deialdietan parte hartzeko eskatzen die herritarrei:\
\
- Ostiralean, 19:00etan, Tolosako Triangulo plazan elkarretaratzea.\
- Larunbatean, 13:00etan, Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan elkarretaratzea.\
- Otsailak 24, ostirala. Azpeitiko hileko ohiko elkarretaratzea 'Gaixo larriak askatu' lemapean egingo dugu eta, plazan egin beharrean, anbulatorio aurreran izango da..
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide