Izarraitz mendilerroa izango da aste honetako ETB1eko 'Gailurra Neguan' saioko protagonista . Xoxote eta Erlo bisitatuko dituzte gaurko saioan: izan ere, aurkezle bakoitzak gailur bat egingo du: Andoni Aizpuru Erlora igoko da eta Irati Anda, berriz, Xoxotera. Bide horretan, Azpeitiko eta Azkoitiko zenbait herritar izango dituzte lagun, tartean Natul euskara taldeko kideak eta Gorka Karapeto eskalatzailea.\
\
Saioari amaiera Xoxoteko aterpean emango diote, afariaren bueltan. Izer eta Alabier trikitilariak izango dira saioari soinua jartzen.\
\
'Gailurra Neguan' eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide