Begoña Uharte eta Amaiur Martinez ekintzaileek 'Errefuxiatuak Grezian, elkartasuna eta desobedientzia' solasaldia eskainiko dute asteazkenean, hilaren 15ean, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Bertan, errefuxiatuen gaiaren bueltan Grezian bizitako esperientziak azalduko dituzte Martinezek eta Uhartek.\
\
Elkar-ekin taldearen helburua da, hitzaldiaren ondoren errefuxiatuen gaia landuko duen lan-talde bat sortzea. Alde batetik, datozen hilabeteotan gaia herriratzeko eta, bestetik, errefuxiatuen egoeraren harira herritik abiatuta zer egin daitekeen hitz egiteko. Herritarrek interesa azalduko baluke, otsailaren 22rako bilera bat egingo du Elkar-ekinek.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide