Elizako sexu abusuen gaia jorratu zuten atzo, asteartea, ETB1eko 'Ur Handitan' saioan. Xabier Madariaga kazetariak sexu abusuak jasandako biktimen testigantzak jaso zituen, besteak bestea. Horrez gain, Joxe Arregi frantziskotar ohi azpeitiarraren adierazpenak ere jaso zituzten saioan.\
\
Sexu abusuen gaiaren harira, \"gauzak pixka bat erlatibizatu behar\" direla esan zuen, eta Juan Kruz Mendizabali \"elkartasuna\" erakutsiz mezu elektroniko bat bidali ziola adierazi zuen, \"bere ondoan\" zegoela esanez. \
\
Arregi frantziskotar ohi azpeitiarrak saioan egindako adierazpenek zeresan handia eragin dute irratian zein sare sozialetan, eta ikusle gehienek ez dituzte begi onez ikusi hark esandakoak.\
\
Joxe Arregiren adierazpenak jasotzen dituen bideoa, hemen: http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-handitan/
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide