Maria Jose Castaño izan da Bertanen urtarrileko zozketaren sariduna

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak sari berri bat banatu du. Urtarrilean zehar elkartearen fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria zozkatu da, eta Maria Jose Castaño Sanchez izan da irabazlea, Arku dendan eginiko erosketagatik. Hala, Hotel Larrañaga jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatu ahal izango du Bertan elkartearen eskutik.\ \ Zozketa hau hilero errepikatzen da, beraz, Bertan txartela erabiltzen dutenek bi lagunentzako afari bat irabazteko aukera izango dute otsailean ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide