Errefuxiatuen gaia landuko duen lan-taldea osatzeko lehen bilkura izango da bihar, Sindikatu Zaharrean

Uztarria.eus 2017ko ots. 21a, 09:58

Joan den astean, Greziako errefuxiatuen egoeraren inguruko hitzaldia eskaini zuten Begoña Huarte eta Amaiur Martinez ekintzaileek Sanagustin kulturgunean, Elkar-ekinek antolatuta. Solasaldia \"arrakastatsua\" izan zela esan dute antolatzaileek, eta orai euren helburua da Azpeitian errefuxiatuen gaia landuko duen lan-taldea osatzea.\ Horretarako, bilkura ireki bat deitu du Elkar-ekinek, biharko. Batzarra Sindikatu Zaharrean izango da, 19:00etan hasita.\ \ \"Herrian gaiaren inguruko kezka egon badagoela agerikoa da, beraz kezka hau antolatu eta ekimenak egiteko zein aukera dagoen ikusi nahi dugu\", adierazi du Elkar-ekinek. Hala, gaiaren inguruan interesa duten herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte biharko batzarrean parte hartzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide