Emaitza bikainak Igeriketako Neguko Gipuzkoako ...

Emaitza bikainak Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan\ \ Joan den asteburuan, otsailaren 18an eta 19an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek, oso emaitza onak lortu zituzten.\ \ Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria absolutu mailan lehiatu ziren. Eva Astigarraga, Ander Etxabe, Angela Ocio, Nerea Berasategi eta Jone Goenaga, aldiz, junior mailan. Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantil mailan lehiatu ziren. Uxue Etxeberria alebina, lehiaketatik kanpo parte hartu zuen, Espainiako Txapelketarako Euskadiko selekzioa egiterakoan bere denborak kontutan hartu ahal izateko.\ \ Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza eta aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.\ \ Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ • Espainiako txapelketetan parte hartzeko 4 gutxiengo berri:\ \ - Jone Goenagak 100 metro libre proban. \ - Iñaki Etxeberriak 200 metro libre proban.\ - Maitane Goenagak 200 metro estilo proban.\ - Maialen Sudupek 400 metro libre proban.\ \ • Klubeko 8 errekor berri:\ \ - Iñaki Etxeberria: 50 libre, 25:32 (16 urte).\ - Jone Goenaga: 50 bular, 37:01 (16 urte), 100 bular, 1:19:97 (16 urte) eta 800 libre, 9:27:51 (16 urte). \ - Maitane Goenaga: 200 estilo, 2:25:01 (15 urte).\ - Maialen Sudupe: 100 bizkar, 1:05:71 (15 urte) eta 200 bizkar, 2:21:40 (15 urte). \ - Emakumezkoen 4x100 libre, 4:00:93 (Jone Goenaga, Maitane Goenaga, Ainhoa Goenaga eta Maialen Sudupe).\ \ Guztira 31 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilak asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako dominak berriz, Infantil mailan bakarrik banatzen dira eta, hamar urrezko, hiru zilarrezko eta lau brontzezko domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta erreleboetan mutilak, bi brontzezko domina lortu zuten (4x200 librean eta 4x100 estiloetan).\ \ Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, 'fina' taularen arabera egin zituzten sailkapenak eta gureak ez zuten lortu podiumera igotzea.\ Gipuzkoako txapelketako taldezkako sailkapen orokorrean berriz, gure neskak, laugarren postua eskuratu zuten, mutilak bostgarrena eta saikapen bateratuan laugarren postua lortu zuten.\ \ Bestalde, zapatuan, otsailaren 18an, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal Igerilekuan. Gure taldeko Ander Idoetak, Iker Aizpuruk eta Lander Uriak parte hartu zuten bertan. Aurreko denborak hobetu zituzten eta gustora gelditu ziren egindako lanarekin.\ \ Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!\ \ Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu antolaketa eta kronometratze lanetara etorri ziren guztie, erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiako Udala, Errotaundi okindegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Luba Ahulkalaritza, Rocha´s Chopper eta Kantoi taberna.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide