Aste bukaera honetan, otsailaren 25ean eta 26an, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek Neguko Euskal Herriko txapelketetan hartuko dute parte. Juniorrek eta absolutuek Iruñean jokatuko dute txapelketa eta infantilek Irunen. \
\
1.- Neguko Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketa (Iruñea)\
\
Zapatuan eta igandean junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, lau jardunaldietan banatuta. Azpeititik sei igerilari joango dira Iruñera eta honako probetan lehiatuko dira:\
\
- Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar eta 200 metro bizkar.\
- Pablo Etxeberria: 100 metro libre, 50 metro bizkar eta 200 metro estilo.\
- Oihana Goenaga: 100 metro libre, 50 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 50 metro libre.\
- Jone Goenaga: 100 metro libre, 50 metro libre, 50 metro bular eta 400 metro libre.\
- Angela Ocio: 200 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 50 metro bizkar. \
- Nerea Berasategi: 100 metro libre, 800 metro libre eta 50 metro libre. \
\
2.- Neguko Euskal Herriko Infantilen Txapelketa (Irunen)\
\
Infantil mailako igerilariek Neguko Euskal Herriko Txapelketa jokatuko dute zapatuan eta igandean. Txapelketa Irunen (Azken Portu igerilekuan) izango da, eta lau jardunalditan banatuko da. Azpeititik bost igerilari joango dira Irunera, eta honako probetan lehiatuko dira:\
\
- Iñaki Etxeberria: 100 metro estilo, 100 metro libre eta 200 metro libre.\
- Asier Ganzarain: 100 metro tximeleta. 100 metro libre eta 50 metro libre.\
- Joanes Astigarraga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.\
- Maialen Sudupe: 100 metro libre, 100 metro libre eta 400 metro estilo.\
- Maitane Goenaga: 200 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide