Ostegun gauean egin zen 2016ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Aurten argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitezkeen, eta hauek ziren gaiak: landareak (barazkiak, frutak, loreak...), herri kirolak, ttuntturroak, txistorra postuak (orokorra, detailea, pintxoak...) eta baserritarren erretratoa kalean.\
\
Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Iñaki Aranburu izan da; bigarren tokian Juan Mari Ibarzabal sailkatu da, eta hirugarren Valen García. Zorionak guztiei. Argazkian, ezkerretik eskubira, Aranburu, Izaskun Zezeaga, Ibarzabal eta Garcia.\
\
Nahi duenak gure webgunean ikus dezake Aranbururen argazki bilduma:\
\
https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/lehiaketak/783-inaki-aranburu-santo-tomas-2016-barne-lehiaketako-irabazle
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide