Azpeitiko zazpi txokotan eskatu daitezke Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko mar. 1a, 20:50

Atzo, martxoak 1, hasi zen Errigorako elikagaiak eskuratzeko ikasturte honetako bigarren kanpaina, eta hilaren 14an amaituko da. Oraingoan, Nafarroako hegoaldeko nekazariek kooperatibetan antolatuta ekoitzi dituzte olio poteak eta kontserbak eskuratzeko aukera izango da. Bi eskaerak orain egin beharko dira (bai olioarena, bai kontserbena), baina jaso aparte egingo dira, uzta garaiaren arabera. Olioa apirilaren lehen astean banatuko da eta kontserbak, berriz, ekainaren lehen astean.\ \ Honako leku hauetan eskatu daitezke olioa zein kontserbak: Orkatz, Sanagustin kulturgunea, Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Gazte Informazio Bulegoa (GIB), \ \ \ - Karmelo Etxegarai\ \ - Urola\ \ - Gazte Informazio Bulegoa\ \ - Elkargunea\ \ (Puntu hauetan dituzuen fitxetan egin ahalko dituzue eskaera guztiak)\ \ Bost litroko olio ekologiko poteak 34 euro balio ditu.\ \ Bost litroko extra birjina konbentzionalak berriz 23 euro.\ \ Olioaz gain honako produktuak eskatzeko aukera dago, guztiak 12 poteko loteetan banatuko direlarik.Kasu hauetan ere ekologikoak eta konbentzionalak izango dira:\ \ - Pikillo piperrak\ - Zainzuriak\ - Orburuak\ - Barazki menestra\ - Potxak\ - Tomate-frijitua\ - Kremak\ \ Prezioak eta zehaztasun guztiak https://www.errigora.eus/uztaberria webgunea dituzue. Bertan eskariak egiteko aukera ere izango duzue, ondoren eskaturiko Elkargunean jasoko duzuelarik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide