Datorren zapatuan, martxoaren 4an, Ikasleen II. Igeri Topaketak egingo dituzte Azpeitiko igerilekuan. LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek hartuko dute parte topaketetan, Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiaren barruan.\
\
Honakoa da ordutegia:\
\
- LH5 eta LH6ko ikasleek 09:30etik 10:30era.\
- LH4ko ikasleek 10:30etik 11:30era.\
- LH3ko ikasleek 11:30etik 12:30era.\
\
Topaketak ikusi nahi dituzten herritarrak igerilekuko harmailetara hurbil daitezke, doan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide