'El tornillo' maratoia eta mokadutxoa izango dira hilaren 8an, Emakumeen Txokoan

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2017ko mar. 3a, 10:11

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, 'El tornilo' maratoia eskainiko dute Emakumeen Txokoan, 19:30ean hasita. \ \ Sare sozialetan oso ezaguna den saio feminista da 'El tornillo', Faktoria Lilako Irantzu Varelak aurkeztutako espazio feminista, hain zuzen. Bertan, feminismoa, indarkeria matxista eta beste hainbat gai izaten ditu hizpide Varelak. Umorea eta kritika zorrotza bere lan tresna eta zigilu pertsonala direla aipatu daiteke, gainera.\ \ Maratoian 'El tornillo'-ko saio ezberdinak ikusi eta haien inguruan aritzeko aukera izango da, mokadutxoaz lagunduta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide