'Batu indarrak, itzali argiak' egitasmoraren baitan, hitzaldia antolatu du Elkar-ekinek datorren astearterako, martxoaren 14rako. Gorka Martija OMALeko kidea izango da hizlaria, eta Azpeitian izango da enpresa energetiko handien inguruan hitz egiten. Zehazki horiek urratzen dituzten giza eskubideez arituko da Martija. OMAL latinoamerikan multinazionalen jarduera aztertzen duen behatokia da, eta besteak beste, energiaren gaia aztertzen du.\
\
Solasaldia Sanagustinen izango da, 19:00etan hasita. Martxoaren 15erako, berriz, 15 minutuz argiak itzaltzeko deia egin die Elkar-ekinek herritarrei.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide