Joan den zapatuan, martxoaren 4an, Izarraitz Igeri Elkarteko txikienak Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia eta alebinen ligako 5. jardunaldia jokatu zituzten. Benjaminak Oñatiko Zubikoa igerilekuan izan ziren, eta alebinak, berriz, Legazpiko Bikuña igerilekuan.\
\
Oro har, emaitza oso onak lortu arren, nabarmena da denboraldiaren erdi aldera iritsi direla eta aldi berean igerilariak asko hobetu direla.\
\
Egin behar izan zituzten proben artean, errespetu handia eman ohi duten probak zeuden, hala nola 200 metro bular, 400 metro estiloak eta 100 metro tximeleta, besteak beste. Urduritasuna nabarmena izaten da honelako probak egin aurretik. Dena den, edozein distantzia eta edozein estiloetan lehiatzeko arazorik ez dutela argi erakutsi zuten Izarraitzeko igerilariek beste behin.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide