Azpeitiko Ernaik bat egin du gaurko argi itzaltzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2017ko mar. 15a, 10:48

Azpeitiko Ernaik Elkar-Ekinek eta Astinduk gaur, asteazkena, 20:00etatik 20:15etara egingo duten argi itzaltzean parte hartzeko deia luzatu nahi du. Kapitalismoak eragindako krisi sistemikoak (tartean, energia krisi itzela) urgentziaz erroko aldaketak behar ditu, planeta eta gizakiaren etorkizuna arriskuan jartzen baititu. Gutxi batzuek paradisu fiskaletako kontu korronteak betetzen dituzten bitartean, gure bizitzetan eragin zuzena duten erabakiak hartzen dituzte (Garoña berriz irekitzea, elektrizitatearen fakturak igotzea...).\ \ Lehentasunezkoa dugu, gutxienez, sektore estrategikoak herritarren esku egongo diren Euskal Estatu bat. Era berean, herritik bertatik ere alternatiba energetiko desberdinak eraiki, gure etxeetan multinazionalekin ditugun kontratuak eten eta Goiener edo Energia Gara bezalako energia-kooperatibak bultzatu behar ditugula uste dugu. \ \ Txikitik handira, itzali kapitalismoa! \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide