Beste garaipen bat eskuratu dute Ikasberri K.E-ko preferenteek, Intxurreren aurka

Joan zen zapatuan, martxoaren 18an, jokatu zuen asteko partida Ikasberri Kirol Elkarteko talde preferenteak Alegiako Intxurre taldearen aurka, eta azpeitiarrak 5-1 nagusitu ziren markagailuan.\ \ Partida hasi eta berehala Alegiako taldea markagailuan aurretik jarri bazen ere, Ikasberrikoak ez ziren urduri jarri, eta hamar minutu nahikoak izan zitzaizkien markagailuari buelta emateko. Lehen gola Jon Igarataundi 'Komuntzok' egin zuen. Area kanpotik sareetara bidali zuen Alex Altolagirreren erdiraketa, buruz. Bigarren golean ere Altolagirre izan zen protagonista, hegaleko sakea berak atera baitzuen, ondoren Olaizolak gola sartzeko. Hala, markagailuan 2-1 emaitzarekin joan ziren atsedenaldira. \ \ Partidaren bigarren zatian, Tamayo Azkoitiarraren jaurtiketa indartxuak sarea zulatu zuen, taldea 3-1 aurretik jarrita markagailuan. Behin hirugarren gola sartuta, gozatu egin zuen talde azpeitiarrak, eta beste bi gol sartu zituzten. Laugarrena Altolagirrek sartu zuen eta Mikel Yeregik bostgarrena. \ \ Aipagarria 'Komuntzok' eta Altolagirrek egindako partida txukuna. Azken partidetan Altolagirre protagonista izaten ari da, eta orain dela urte batzuetan izandako mailatik gertu dabil.\ \ Hemen, Ikasberri Kirol Elkarteko taldeen asteburuko partiden emaitzak: \ \ 5-1 Ikasberri Garoa - Intxurre (Preferenteak)\ 2-2 Ikasberri Biele - Urola (Erregionala)\ 4-1 Idiazabal - Ikasberri Ernio sukaldeak (Jubenil A)\ 1-1 Ikasberri Pro. Leku Eder -Segura (Jubenil B)\ 1-1 Ikasberri Kimu Bat -Ordizia (Kadeteak)\ 0-5 Lagun onak-Ikasberri Aratz (Infantilak)\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide